Páginas

17 de septiembre de 2014

DBH 2 . Tutoretza. Deskribapena

Zuen tutorea naizenez, bi gauza ziurta ditzaket: alde batetik azkenengo saioan deskribatzeko adjektibo batzuk ikasi genituen; eta, bestaldetik, gure ikasgela graziarik gabeko lekua da inolako apaingarririk gabe.

Beraz, eta klaseko elementurik garrantzitsuenak geu garela kontutan harturik, zera egingo dugu: bakoitzak kartel batean bere izena idatziko du lerro bertikal batean; eta, izenaren hizkiak erabiliz, bere burua deskribatzeko adjektibok bilatuko ditu. Bukatzeko, gurekin zerikusi handia duen marrazki bana margoztuko dugu.

Hona hemen nire kartela, adibide moduan: 


Kartelak klaseko hormetan itsatsiko ditugu; eta horrela, ikasgela apaintzeaz gain, akrostiko bat zer den ere ikasiko dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario